HISTORIA
1924 Elgetako batzarra
Euskal Herriko Mendi Federazioaren sorrera
Egun horretan Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako mendizaleak Elgetan batu ziren. Han sortu zen ofizialki Euskal Herriko Mendi Federazioa. Elgoibartar mendizaleek ere federazioaren sorreran parte hartu zuten. Ordura arte Elgoibarko mendizaleak C. D. Elgoibarren mendi sailaren inguruan batzen ziren.
Zoritxarrez, Martin Iglesias lehendakariak ezin izan zuen Elgetara joan. Izan ere, aurreko egunean klubeko bandera jarri zuten lokalaren balkoian, eta “Bandera separatista” zelakoan guardia zibilek atxilotu egin zuten. “Bandera separatista” ren arazoa argitu eta libre utzi zuten, baina ezin izan zuen Elgetara joan.
1927ko itzulia
Abuztuak 7
Elgoibarko lehen mendi itzulia 1927ko abuztuan burutu zen mendi lasterketa bat izan zen. Lasterketaren sorburua herriko gazte batzuen arteko eztabaida bat izan omen zen:“Elgoibarko herri mugetatik pasatzen den ibilbidea 12 orduren azpitik egitea posible al da?”. Abuztuaren 7an burutu zen lasterketa eta Andre Espinosa mendizale handiak 8 ordu eta 6 minutuan burutu zuen. Kontuan izan behar da garai haietan Mendaroko Garagartza eta San Jose auzoak Elgoibarko parte zirela.
1943 Eup taldea
Morkaiko Mendizale Elkartearen sorrera
Gerra osteko garai gogor haietan Elgoibarko mendizaleak Eibarko Klub Deportiboaren inguruan mugitzen ziren. Horietako lagun batzuek Eup taldea sortu zuten 40 hamarkadaren hasieran. Agarre Txiki dendan zeukaten elkartzeko tokia eta hantxe antolatzen zituzten beraien irteerak. Gomazko abarkekin, eguneroko jertsearekin eta prakekin mendira joaten ziren garaiak ziren.
Eup taldeak Euskadiko eta Nafarroako Mendi Federazioan sartu eta legeztatzeko eskaera egin zuen. Baina ezezkoa jaso zuen. Izenak konnotazio irregular eta iraultzaileak omen zituen.
Dena den, lagun talde hark ez zuen etsi eta 1943anMorkaiko Mendizale Elkartea sortu zuen. Urte hartan ekin zion elkarteak bere ibilbideari. Agintariek izen berria onartu zuten, baina ez, ordea, Pio Eturaren lehendakari izendapena, arazo politikoak zirela eta. Beraz, Eduardo Agirre “Errezabal” izendatu zuten lehendakari, nahiz eta praktikan Pio zen lehendakaria.
Hasierako urte haietan elkarteak ehun bat bazkide inguru zituen. Inguruko mendietara antolatzen zituzten irteerak: Durangaldea, Aralar , Aizkorri. Garai ilunak eta nahasiak ziren politikoki. Irteera bakoitzean Gobernadore Zibilari baimena eskatu behar izaten zioten.
Urteberri egunean Morkaikora joateko ohiturari ere orduan ekin zioten.
1944 Arnoko Aterpetxea
Elkartearen logotipoa
Arnoko aterpea eraiki zuen elkarteak. Garai hartarako urrats ikaragarria izan zen.
Urte berean Morkaiko Mendizale Elkartearen lehen logotipoa asmatu edo egin zen. Diseinua Pepe Arrillagak egin zuen. 1957an, berriz, Luis Mari Iriondok, aldaketa batzuk egin ostean, aurreko logotipoa eraberritu zuen.
1954 Iruturriko iturriaren berriztatzea
1956 Europako mendiak
1957 Finalista Eguna
1957an hasi zen “Finalisten Eguna” deritzana ospatzen. Geroztik, eta 2011 arte, urtero San Pedron ospatu izan zen. 2011. urtetik aurrera, aldiz, Morkaiko Egunaren barruan Kalegoen plazan banatu dira Finalista Eguneko haurren dominak, eta baita Ehun Mendietako Lehiaketaren dominak ere. 2020 eta 2021 urteetan,Covid -19 pandemia dela eta, ezin izan dira dominak banatu.
1959 Pirinioak
1959 Sargoate Iturria
1963 Errosario 17ko lokala
Morkaikoren sorreratik elkartearen “lokala” Kondetarren taberna izan zen. Hura izan zen elkartearen bulego, bilera leku eta “etxe”. Ordurako elkartea hazita eta sendotuta zegoen, eta lokal baten beharra zeukan. Horrela, behar zen dirua batu eta Errosario kaleko lokala erosi zuen elkarteak. Erosi ahal izateko mailegu bat eskatu zen, eta bonuak jaurti ziren.
Bitxikeriatzat, aipatzeko da, urte haietan hilabeteko kuota 5 pezetakoa zela.
1969 Pedro Etxeberria“Mantxilla” Elgoibarko Itzulia
60hamarkadan, urtero, udaberriero, Elgoibarren herriko mendietan zehar “marcharegulada” zeritzana antolatzen zuten. Herriko mendizaleek binakako taldeetan mendi buelta bat osatzen zuten.
1968an herriko mugetatik pasatzen zen buelta arrakastatsu bat burutu zen. Hurrengo urtean ibilbide berbera antxitxika burutu zuen Pedro Etxeberria “Mantxillak” 7 ordu 46 minutu eta 25 segundoan. Hurrengo urteetan batek baino gehiagok egin zuen saiakera denbora hori hobetzeko.
1972 Mont Blanc
1972 ko abuztuan, 30 elgoibartar Suitzara joan ziren. Horietako zazpik Mont Blanc mendia igo zuten. 1977an eta 1980an beste bi irteera antolatu zituen Morkaikok Alpeetara.
1974 Morkaiko espeologia taldea
Urte batzuk lehenagotik lur azpiko mundua aztertzen ziharduen Elgoibarko gazte talde batek, 1973an gauzak era antolatuago baten egitea erabaki zuen. Hala,Morkaiko Elkartearen barruan espeleologia talde bat osatzea erabaki zuten.
Taldeak ia 10 urte iraun zituen elkartean. 1983an taldea desagertu egin, zen eta gelditzen zen partaide bakarra Leizarpe Espeleologia taldera pasa zen.
2017an atzera Morkaiko Leizarpe taldea birsortu zen.
1982ko Gestora edo Kudeaketa Batzordea
80ko hamarkadaren atarian, gizartean nabaria zen aldaketaren ondorioz, inork ez zuen elkartearen lehendakari ardura hartzerik nahi. Bestalde, ekonomia alorrean ere arazo larriak sortu ziren elkartean. Ia 400. 000 pezetako defizita zuen elkarteak. Hau guztia hau kontutan izanik sortu zen 1982an Kudeaketa Batzordea. Batzorde honek 1986 urtera arte jardun zuen lanean.
1993 Nanga Parbat eta 50.Urteurrena
1993a urte berezia zen elkartearentzat. Morkaikok 50 urte bete zituen eta ospakizunen barruan mendi irteerak, Elgoibarko Mendi Itzulia, hitzaldiak eta ekintza ugari burutu ziren. Era berean, azpimarratzekoa da ekainaren 19an ospatu zen Euskadiko Eskalada Txapelketa.
1993ko udan Aitor Esnaola eta Pablo Barrenetxea Nanga Parbat igotzen saiatu ziren. Uztailaren 7an Pablo Barrenetxeak Nanga Parbateko gailurra zapaldu zuen. Urte batzuk lehenago, 70 hamarkadan, ekin zioten Elgoibarko mendizaleek mundu zabaleko mendi tontorretara igotzeari: Alpeetara, Atlasera, Andeetara, Pamirrera, Himalayara eta Kilimanjaroko tontor desberdinetara heldu dira Morkaikoko mendizaleak.
1994-11-25 Karakateko Igoera
Karakateko maldak urteetan Elgoibarko hainbat mendizalek egindako desafio eta erronka desberdinen lekuko izan dira. Gaur egun ospatzen den Karakateko igoera ere desafio horietako baten ondorena da.
1994. urtean ospatu zen Karakateko lehen igoera. Jose Mari Fernandez “Suso” korrikalariak 1980. urtean Pedro Etxeberria “Mantxillak” lortutako errekorra hautsi zuen,Karakateko aldapa gogorrak 31 minutu eta 34 segundotan igoaz.
Harrezkerourteoro antolatu da Karakateko igoera, Behobia lasterketaren osteko hurrengo larunbatean. Hasierako urteetan igoera Morkaiko eta Urgazi Triatloi taldearen artean antolatzen zen. Lehen urteen ostean, Morkaikok antolatu zuen igoeraren antolaketaren ardura.
2020ko igoera, Covid-19 pandemia zela eta, ezin izan zen burutu.
2010ko azaroa · Azaolako mintegia
2000ko hamarkadan elkartea asko handitu edo hazi zen. Mendi irteera asko antolatzen ziren eta jende asko bertaratzen zen. Alabaina, hamarkadaren bukaeran irteeretara joaten zen jende kopurua asko jaitsi zen.
Garaiak aldatzen ari ziren eta ere berean, baita bazkideen nahiak eta interesak ere. Morkaiko Elkartearen geroari begiratuz, Azaola baserrian hausnarketa jardunaldi bat antolatu zen. 42 lagunek Morkaikoren egoeraz eta geroaz eztabaidatu eta hausnartu zuten. Han erabakitako oinarriek elkartearen barne antolaketa eta bide orria zeharo aldatu zuten. Elkartea bazkideei ireki behar zitzaiela adostu zen. Dena zuzendaritzak antolatu beharrean, bazkideeiberaien interesen araberako ekintzak antolatzeko aukeraeman behar zitzaiela onartu zen.
Han gauzatu edo oinarritu zen Morkaiko Sarearen ideia.
Gaur egun MorkaikoElkartea hainbat azpi-taldetan osatutako taldea da. Azpi-talde bakoitza alor jakin batean interesa duten bazkideek osatzen dute. Zuzendaritzaren lana azpitalde horiek koordinatzea eta beraien beharrak bideratzea da.
2011-05-25 Morkaiko Eguna
2011n Morkaiko Eguna ospatu zen lehen aldiz. Bertan Finalista Eguna eta Elgoibarko itzulia batu ziren. GeroztikMorkaikoEgunean Elgoibarko Itzulia, Elgoibarko Itzulitxoa, haurren domina banaketa eta bazkari herrikoa egiten dira.
2013 Sargoate Iturria
2013an Sargoate iturria eraberritu zen auzolanean. Elkarteak inguruko lur saila erosi zuen, eta zenbait asteburutan iturria eraberritu eta ingurua txukundu zen. Erositako lur sailean haurrek zuhaitz desberdinak landatu zituzten.