
KARAKATEKO IGOERA
Karakateko Igoera Azaroko hirugarren larunbatean ospatzen den lasterketa herrikoia da. Lasterketa hau hiru ikaslek Iñaki Konderi erronka bota ziotenean hasi zen. Hiru ikasleak ibilbidean zehar releboa emanez, Iñakiri irabaztea izan zen erronka. Hasiera baten Urgazi elkarteak hartu zuen antolaketaren ardura eta urte batzuetan zehar elkarrekin antolatu ondoren, Morkaikok hartu zuen ardura osoa.
Lasterketea herrikoia izanik, baditu bere ezaugarri bereziak:
- Bidea ez da markatuta egoten. Norberak nahi duen bidetik igo ahal izango du, beti ere baserritarren zaate eta itxiturak errespetatuz.
- Irteera: Plazako frontoiko frontisa da. Goizeko 11:00etan
- Helmuga: Karakateko puntu geodesikoa.
- Izen ematea doakoa da eta egunean bertan goizeko 10etatik aurrera egiten da.
- 5 sari banatzen dira:
- 1. sailkatua: txapela eta Mauxitxa gazta
- 1. emakumea: txapela eta Mauxitxa gazta
- 1. mutil elgoibartarra: Mauxitxa gazta
- 1. emakume elgoibartarra: Mauxitxa gazta
- Aurpegirik onenari saria: Mauxitxa gazta
Ohiko ibilbideak 4 km inguruko luzera eta 650 metro inguruko gorako desnibel positiboa du. Ibilbidea eta track-a esteka honetan eskuragarri