943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus
morkaiko-karakateko-igoera

ELGOIBARKO MTB MARTXA

Morkaiko Mendizale Taldeak Elgoibarren egingo den MTB martxa antolatuko du. Elgoibar inguruetan mendi bizikletaz gozatzeko aukera egongo da lasterketa ez konpetitibo baten bitartez. Bizikleta eta E-bikearekin ere egin ahalko da proba.

Jarraian martxa honen informaziorik garrantzitsuena:

  1. EGUNA ETA LEKUA

Eguna: 2026ko Irailak 12an.

Programa:
8:00-8:45: Martxa motza eta luzearen dorsal banaketa Mintxetan.
9:00: Martxa motza eta luzearen irteera
9:00-9:45: Martxa “txiki”aren dorsal banaketa Mintxetan.
10:00: Martxa “txiki”aren irteera.
12:00-14:00: Parrillada partehartzaileentzako
14:00: Probaren amaiera.

Irteera eta helmuga: Elgoibar. Mintxetako Kirol Gunea. Hemen google mapseko linka: Mintxeta kirol gunea

2. IBILBIDEA

3 ibilbide aukera egongo dira. Martxa txikia ondo markatuta egongo da, baina bai martxa motza eta luzean, bakarrik puntu konkretu batzuk egongo dira balizatuak, jarraitzeko zailagoak diren bidegurutze eta bidexkak. Beraz, bi ibilbide hauetan GPSa beharrezkoa izango da proba behar bezala burutu ahal izateko.

Jarraian ibilbide bakoitzeko deskribapena eta track-a:

Martxa “Txiki”: Ibilbide hau hasiberri eta haurrentzako dago pentsatuta. Familian parte hartzeko ere aukera egokia da. 7km eta 130m desnibel inguru izango ditu. Ibilbidea Mintxeta eta Albitzuri inguruetan izango da. Asfalto, pista eta bidetxur errazak uztartuko dira.

Ibilbideko “txiki” track-a wikiloc-en.

Martxa motza: 23km eta 900m inguruko desnibela izango du. San Lorentzo bailaratik Azkarate gainera joanez hasiko da ibilbidea. Asfaltozko hasiera lasai baten ostean, San Lorentzoko ermita pasa eta gero igoera gogor bati ekingo zaio, lehenengo asfaltoz eta gero mendi pistaz. Behin Kurutzeta baserrira iritsita, azkarateko errepidea hartuko da portuko azken 0,5kmak egiteko. Ondoren, Otxourtia baserrira doan pista hartuko da eta handik, mendi bidez Keitxetako leporarte joango da ibilbidea. Tarte gogorrak eta lasaiuneak uztartuko ditu igoerak.

Keixetan ano postua egongo da kokatuta (11,2km-a).

Handik, Irukurutzetara doan igoera gogorra hartuko da hasieran, gero, pagadi edar batetik, kurutzebakarreko igoerako pistarekin elkartzeko. Handik kurutzebakarrera igoko da. Ondoren, Muskurutxuko mendilerro gaineko 6 km edarrak egingo dira. Behin karakatera iritsita, Mintxetako helmugararteko jeitsiera azkarra egingo da.

Ibilbide motza track-a wikilok-en

Martxa luzea: 30,5km eta 1400m inguruko desnibela izango du. Martxa motzaren ibilbidea jarraituko du gehienean, baina 3 jeitsiera bukle (eta dagokion remontada, noski) gehituko zaizkio.

Lehen buklea Urrategi DHko azken zatia izango da. Flow handidun jeitsiera, kurba itxi batzuekin eta tubo natural polit bat duena. Buklea ixteko igoera gogor bat egin beharko da.

Bigarren buklea Muskiriko (Elosumendi) jeitsiera izango da. Keixetako lepotik Elosumendira igotzen den pista hartuko da. Ondoren bidexka edar batetik jarrituko da igotzen, berriro pistara irtengo dena eta totorra harrapatu aurretik, jeitsiera bikain bat hasiko da. Lehena bezala, hau ere flow handiko jeitsiera, pare bat salto eta drop errazak dituena. Jeitsiera amaitu ostean, Keixetako lepora pista erraz batetik igoko da.

Keixetan ano postua egongo da kokatuta (15,7km-a).

Hirugarren buklea Voll-Damm line-a izango da. Pagadi baten barruan egiten den jeitsiera edar bat da. Errebueltak, zuzenguneak, drop-ak… oso jeitsiera entretenigarria. Behin jeitsiera “ofiziala” amaituta, Atxantxaboleta aldera jarraituko du ibilbideak, bertatik, pista gogor batetik Kurutzebakarrera igotzeko.

Ondoren, Muskurutxuko mendilerro gaineko 6 km edarrak egingo dira. Behin karakatera iritsita, Pagatxur deituberri den jeitsierari ekingo zaio. Lehen zatia berria da. Hasierako zati hau rebiratu eta kontraperaltatua da, oso dibertigarria. Ondoren, ibilbideak berriro martxa motzeko ibilbideko jeitsiera azkarrarekin egingo du bat.

Ibilbide luzea track-a wikilok-en

Jeitsierak orokorrean ez dira zailak teknikoki, baina badituzte abilezia gehiago behar duten zatiak, behar bezala adierazita egongo direnak. Partehartzaile orok eukiko du aukera bukle guztiak egin edo ez aukeratzeko.

3. ANO POSTUAK

Martxa motza eta luzean keixetako lepoan kokatuko da. (martxa motza 11,2 km-an eta martxa luzean 15,7km-an). Edatekoa eta jatekoa banatuko da. Gainera, helmugan, 12etatik aurrera parrillada bat egongo da partehartzaile guztientzako. Bertan jatekoaz aparte ere edatekoa egongo da.

4. PARTE-HARTZEA

18 urte azpiko parte hartzaileak, beti ere bakarrik parte hartzen badu, bere gurasoen edo legezko tutoreen baimena beharko du izena emateko. ADINGABEEN BAIMEN EREDUA

5. IZEN EMATEA

Izen emateko azken eguna kasu guztietan, Irailak 10, osteguna, izango da. Kirolprobak bitartez egingo da ondorengo estekan: Izena eman

6. OPARIAK

Ez da sailkapenik egongo baina partehartzaileen artean opariak banatuko dira. MTBeko ekipamentua, bertako produktuak, Cafés Baquék emandako hainbat objektu… Guztia zozketa bidez egingo da eta sariak dorsal zenbakiaren arabera banatuko dira probaren amaieran.

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?