943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus
Morkaiko Federatu nahi dut

FEDERATU NAHI DUT

Mendi federatu txartela

Mendizale bazara, federatua egotea komeni zaizu. Beste zenbait abantailez aparte, edozein istriputan babestuta egongo zara. Federatzeko Morkaiko ME-ko bazkide izatea beharrezkoa da.

Morkaiko ME-tik federatzeko sistema automatikoa erabiltzen degu. Hau da, urtean (adibidez 2021ean) federatuta zaudetenoi, hurrengo urtean (hau da, 2022an) aukera berdinekin berrituko dizuegu federatu asegurua, baldin eta, abenduaren 15a baino lehen, emailez (morkaiko@morkaiko.eus) bestelakorik esan ezean. Dena dela, informazio pertsonalizatua posta bidez eskutitz baten bitartez jasoko dezute azaroan zehar.

Aurreko urtean (hau da 2021ean) ez bazarete federatu eta hurrengo urtean (2022-rako) federatzea nahi baduzu, bete ezazu formulario hau eta ordainagiria bertan atxiki bidali botoia sakatu aurretik. Bestela, GOAR Aholkularitza-tik (San Bartolome 2, Elgoibar) pasa beharko dezu informazio dena bertan ematera.

Federatzeko tramitea abenduaren lehenengo hamabostaldian egitea komeni da. Honela urte hasierarako segurua bera eta karneta prest izango dituzu.

Federatu txartela jasotzera lehen bai-lehen etorri zaitezteten eskatzen dizuegu GOAR Aholkularitzara. Txartel hau jasotzeak bakarrik ziurtatuko du segurua tramitatuta dagoela. Remesa bidali eta 15-20 egunetara etorri ohi dira txartelak.

Federatzearen inguruko informazio baliagarri gehiago Gipuzkoako Mendizale Federazioko web orrian aurki dezakezue.

 

GOAR Aholkularitza SL

Telefonoa: 943 74 26 74
Helbidea: San Bartolome Kalea, 2, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

Ordutegia:
Astelehenetik – Ostegunera: 9:30 – 14:30 / 15:30 – 19:30
Ostiralak: 9:30 – 14:30

FEDERATZE-FORMULARIOA

(2024 urterako lizentzia)

Erantsi beharreko ordainagiriaren formatu onartuak: jpg,jpeg,png,pdf

0.00 €

* Helduen prezioan 2€ "lan administratiboagatik" daude gehituta

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira