943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Euriarekin narrastirik ikusiko ez dugunaren susmoa daukagu, beraz ekainaren 15era atzeratu dugu.

Kaixo Lagun mendizale,

Irteera ezberdin eta erakargarri batekin gatozkizu. Euskal Herriko narrastiak ezagutzeko aukera izango dugu datorren Ekainaren 8an. Ander Izagirrek gidatuta Badaiara (Araba) joango gara, narrastiak ikusteko oso leku egokia baita. Bertan, ibilbide motz bat eginez animalia hauek ikusiko ditugu eta Anderren azalpenak jasotzeko aukera izango dugu. Beraz adin guztietako jendearentzat aproposa da, bai haur eta bai nagusi.

Zailtasuna: oso erraza.

Noiz: Ekainak 8, larunbata. Goizeko 9retan Txarridunatik.

Itzulera: 17:00ak aldean Elgoibarren. Bazkaltzeko zerbait eraman beraz!

Nola: Printzipioz autoz joango gara.

Prezioa: Gasolina gastuak kubritzeko, bertan egunean ordainduta.

Izen ematea aurretik eman Morkaikon. E-mailez edo lokalera etorrita astelehen eta ostegunetan 19:00etatik 20:30etara.

Beraz animatu irteera berezi hontara!!!

Morkaiko ME

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira