FEDERATU ZAITEZ
Mendi federatu txartela
Mendizale bazara, federatua egotea komeni zaizu. Beste zenbait abantailez aparte, edozein istriputan babestuta egongo zara. Federatzeko Morkaiko ME-ko bazkide izatea beharrezkoa da.
Morkaiko ME-tik federatzeko sistema automatikoa erabiltzen degu. Hau da, urtean (adibidez 2021ean) federatuta zaudetenoi, hurrengo urtean (hau da, 2022an) aukera berdinekin berrituko dizuegu federatu asegurua, baldin eta, abenduaren 15a baino lehen, emailez (morkaiko@morkaiko.eus) bestelakorik esan ezean. Dena dela, informazio pertsonalizatua posta bidez eskutitz baten bitartez jasoko dezute azaroan zehar.
Aurreko urtean (hau da 2021ean) ez bazarete federatu eta hurrengo urtean (2022-rako) federatzea nahi baduzu, FEDERATU NAHI DUT atalean dagoen formularioa bete beharko dezu eta ordainagiria bertan atxiki bidali botoia sakatu aurretik. Bestela, GOAR Aholkularitza-tik (San Bartolome 2, Elgoibar) pasa beharko dezu informazio dena bertan ematera.
Federatzeko tramitea abenduaren lehenengo hamabostaldian egitea komeni da. Honela urte hasierarako segurua bera eta karneta prest izango dituzu.
Federatu txartela jasotzera lehen bai-lehen etorri zaitezteten eskatzen dizuegu GOAR Aholkularitzara. Txartel hau jasotzeak bakarrik ziurtatuko du segurua tramitatuta dagoela. Remesa bidali eta 15-20 egunetara etorri ohi dira txartelak.
Federatzearen inguruko informazio baliagarri gehiago Gipuzkoako Mendizale Federazioko web orrian aurki dezakezue.
GOAR Aholkularitza SL
Telefonoa: 943 74 26 74
Helbidea: San Bartolome Kalea, 2, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa
Ordutegia:
Astelehenetik – Ostegunera: 9:30 – 14:30 / 15:30 – 19:30
Ostiralak: 9:30 – 14:30
ZER EGIN ISTRIPUA GERTAUZGERO
Istripu baten aurrean jarduteko prozedura Federazioak prestatu duen protokoloan deskribatzen da. Laburbilduz, honako hau da:
- Deitu (+34) 918 366 190 zenbakira
- Adierazi federazioaren poliza-zenbakia: 055-1980000015.
- Istripua atzerrian gertatu bada, adierazi.
- Adierazi istripuaren datuak:
- Federatuaren datu pertsonalak
- Istripua noiz eta nola gertatu den
- Istripua non gertatu den
- Zeintzuk dira eragindako kalteak?
- Espediente-zenbaki bat adieraziko dizute, apuntatu, istripuen partea bete eta telefonoz adierazitako osasun-zentrora joan (jaitsi hemendik istripuen partea).
Edozein kexa baduzu edo jasotako laguntzari edo tratuari buruzko erreklamazio bat jarri nahi baduzu, jarraitu Federazioak eta aseguru-artekaritzak erreklamazio-protokolo bat ezarri baitute (erreklamazio txostena)