Saguzar habiak eta intsektuen hotela egiteko tailerra, Lizagasarren
Morkaiko Mendizaleen Elkarteak, Elgoibarko Baso Biziak elkarteak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak elkarlanean garatzen dugun “gure natura ezagutzen” egitasmoaren baitan, tailer berria antolatu dugu domeka honetarako. Oraingo honetan, Lizagasarren izango da eta Asier Lizarralderen laguntzarekin eramango dugu aurrera. Mokadutxoa ere izango dugu. Sortuko ditugun elementuak Sargoaten jarriko ditugu auzolanean ekainaren 1ean.
Zeinentzat: nahi duen ororentzat
Non: Maiatzak 18 10:00etan Lizagasarren
Doakoa
Izen ematea gaur, hilak 13, goizeko 12:00etan irekiko da.
Izena emateko, egin klik
Ekimen hau udalarekin lankidetzan garatzen da
