Morkaiko Mendizale Elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak garatzen duten “Gure natura ezagutzen” programaren hurrengo ekintza azaroaren 9an izango da, mendi ibilbide gidatua Akolan, hain zuzen ere.
Ibilbidean zehar Iñaki Sanz Azkue izango dugu gida lanetan. Berak lagunduko digu inguruko paisaia ezagutzen. Naturaren eta gizakion jardueraren elkarrekintzak emandako emaitza ulertzeko klabeak emango dizkigu, eta beraz, Hernaniko txoko hau sakonago ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.
Mendirako arropa eta oinetako aproposaz gain, jatekoa eta edatekoa eraman beharko da.
Plazak mugatuak dira.
ORDUTEGIAK:
Autobusez egingo dugu joan-etorria
– 8:00etan Txankakuako autobus geltokian.
– 17:00etan bueltako autobusa hartuko dugu Hernanin.
– 18:00etan iritsi Txankakuako autobus geltokira.
IBILBIDEA:
Epele – Igorin (459m) – Igorin Akola estazio megalitikoa – Ereñotzu – Hernani
– Luzeera: 15km
– Desnibela: 550m
– Ereñotzun bazkalduko dugu (norberak dakarrena). Taberna bat ere badago auzoan.
ORDAINKETA:
Izena eman duen pertsonaren izen-abizenak jarri kontzeptuan. kontu honetan egin ordainketa: ES03 3035 007 23 0070065514

