Kaixo lagun mendizale!!
Abenduak 14rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera berri bat proposatzen dizuegu: Gatzagatik Hiruerreketara. Deba ibaiaren iturburura.
Autoz Gatzagaraino joango gara. Handik, Gatzaren Museo ondotik pasa eta Arlaban gainera igoko gara pago eta gaztainondoetatik barrena. Eguneko aldapa nagusiak hasieran egingo ditugu. Behin gaina hartuta, bide lasai eta lau samarra izango dugu Deba ibaiaren iturbururaino.
Ibilbide zirkularra da. Deba ibaiaren iturburu ondotik pasa ondoren, jaitsi Dorletako santutegi aldetik egingo dugu.
Ez da ibilbide zaila eta pagadiz eta gaztainondoz osatutako basoek udazkenean duten kolore eta xarmaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu.
- Luzera:+/- 8,5 Kilometro
- Desnibela: +/- 350 m
- Irteera: 9:30ean, Mintxetako parkinean
Irteera nagusiei zein gaztetxoei zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Guraso edo bat arduradun etorri behar da.
Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.
Animatu.
Morkaiko MKK

