Kaixo lagun mendizale!!
Azaroak 9rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: ERLO.
Oraingoan ez gara urrutira joango. Udazkenak badu xarma eta Izarraitzeko parajeak ederrak egoten dira urte sasoi honetan.
Igande goiz pasa polit bat  burutzeko aukera paregabea.
Mintxetatik  Aittolako parkinera autoz igoko gara eta handik abiatuko dugu ibilbidea.
Erlo ezaguna den mendia da. Badu aldapara, baina bidea ez da zaila eta parajea zoragarria da.
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/aittola-erlo-xoxote-aittola-1927019
Tontorra egin ostean Xoxoteko aterpetxean indarberritzeko aukera izango dugu.
Luzera:+/- 9Km
Desnibela: +/- 600m
Irteera: 9:30. Mintxetako parkinean.
Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da.
Eguraldiaren arabera irteerak aldaketak izan ditzake.
Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.
Animatu zaitezte!!
MORKAIKO MKK
					
												
					
				
