943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Martxoak  15rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: IRIMO.
Oraingoan Urola Goierri ingurura joango gara.
Autoak Santa Barbarako ermita ondoan utziko ditugu. Handik abiatuko dugu ibilbidea.
Ibilbidea zirkularra izango da. Alde batetik igoko dugu Irimo eta beste alde batetik jaitsi.
Ibilbideak aldapatsua da hasieran, baina polita. Ikusmira ederraz gozatzeko aukera izango dugu gainera

Igande goiz eder bat pasatzeko plan paregabea.

  • Luzera:+/- 6,5Km
  • Desnibel positiboa: +/- 425m
  • Irteera: 9:30etan Mintxetako parkinean

Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da.

Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.  Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da

Animatu eta parte hartu ¡!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?