Urriak 22rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatu nahi dizuegu: Aloña
Mendi irteera honekin, 2023-2024ko haurren mendi irteeren ikasturteari hasiera emango diogu. Azken hiru urteetan egutegian eduki dugun mendia da. Baina eguraldi kaskarra dela eta, ezin izan dugu irteera burutu. Aurtengoan eguraldiak lagunduko digulakoan Aloñara joango gara.
Gure mendi ibilbidea Arantzazuko parkinetik abiatuko da. Handik Durura joko dugu. Durun Aloñarako pista hartu eta poliki poliki altura irabaziz, tontorrera helduko gara. Bueltako bidea igoerako berdina izango da. Eguraldiak lagun, mendi bista eta paraje ederretaz gozatzeko aukera izango dugu. Urteko ibilbide luze eta menditsuena da irteera hau. Mendian piskat ibiltzen den edozein haur edo nagusik egiteko modukoa da ordea.
Eguerdirako Arantzazun bueltan egotea da asmoa.
- Luzera:+/- 9 Km
- Desnibela: +/- 600 m
- Irteera: 9:30 .Mintxetako parkinean.
- INFORMAZIO GEHIO
Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da.
Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke. Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.
Animatu zaitezte!!