Kaixo lagun mendizale!!
Igande honetan haurren mendi irteera genuen Aloñara. Eguraldi kaxkarra dela eta, ibilbidea aldatzea pentsatu dugu. Elgoibartik-Soraluzera.
Oraingoan ez gara urrutira joango. Herri bertatik abiatuko gara oinez.
Ibilaldia Elgoibar eta Soraluze lotzen dituen bide zaharretik burutuko dugu. Karakate eta Maltzaga aldeko paraje berezietatik ibiliko gara.
Buelta berriz, autobus urbanoan egingo dugu .
Ez da ibilbide zaila, aldapa haundirik gabea. Igande goiz pasa eder bat pasatzeko aukera paregabea.
Animatu
Luzera:+/- 7 Km
Desnibela: +/- 250 m
Irteera: 9:30 .Kalegoen plazan
Irteear nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da.
Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.
Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.
Animatu zaitezte!!

