943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Irailaren 21 eta 22ko astebururako bi eguneko irteera antolatu dugu Izaba ingurura. Hauexek dira han egingo ditugun ibilaldiak:

  • Irteera: irailaren 21ean goizaldean.
  • Lo egiteko tokiak: Belaguako aterpea
  • Prezioan sartzen dena: bidaia autobusean, aterpetxeetako afaria, logela eta gosaria. Norbere kontu izango dira egun bakoitzeko bazkariak, eta 21ean bidaian zehar gosaltzeko egingo den geldialdia.
  • Autobusa lehenengo etaparen amaieran gure eskura egongo da, beraz ibilbidea eguneko motxilarekin egin daiteke.
  • Izara-zakua behar da aterpean lo egiteko.
  • Irteeran parte hartzeko ezinbestekoa da federatuta egotea eta adin nagusikoa izatea (gutxienez 18 urte).
  • Prezioak:
    • Bazkide federatua: 145 €
    • Ez-bazkide federatua: 165 €
  • Izena-ematerakoan 50 €ko fidantza jarri beharko da eta diru hau ez da itzuliko izena eman duenak azkenean irteeran parte hartzen ez badu (ezinbesteko kasuan izan ezik).
  • Irteera Eibarko Klub Deportiboarekin batera antolatu dugu.

Izenematea irailaren 5ean 19:30tan irekiko dugu bi elkarteok batera.

Eman izena lehen bailehen, plazak mugatuta daude eta!

IZEN EMATEA ONLINE

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira