943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Irailak 28an, orientazio raid egun herrikoia deitu dugun ekintza antolatu dugu Morkaiko Mendizale Taldeak, Elgoibar eta Elgoibarko auzoetatik barna.

Proba hasieran mapak banatuko dira. Mapa horietan hainbat leku egongo dira adierazita eta partehartzaileak leku horietara iristen saiatuko dira, nahi duten ordenetan eta nahi duten bidetik. Markatutako leku bakoitzak puntu bat edo gehiago eman dezake eta helburua, ahalik eta puntu gehien jasotzea da. Horretarako, 2 ordu eta erdiko denbora tartea emango da. Proba oinez edo korrika egin ahalko da eta famili, haur, gazte eta nagusiek hartu ahal izango dute parte 2 eta 5 partaidez osatutako taldeetan. Raid abentura proba bat izanda, tartean, joko eta proba bereziak egongo dira.

Proba ez da konpetitiboa izango eta ez da denborarik hartuko.

Plan zehatza ondorengoa:

  • Azalpen teknikoak: 11:00etan Kalegoen plazan.
  • Irteera: 11:30etan kalegoen plazan
  • Helmuga itxiera: 14:00eta Kalegoen plazan.
  • Ibilbidea: Ibilbide guztia egin ezkero, 10km inguru eta 225m desnivel positibo burutuko dira.
  • Proba bereziak: Eskalada, rapel, memorian eta norabidean oinarritutako orientazioa, ezagutza proba eta antzerakoak egin ahal izango dira ibilbidean zehar.

 

Izena ematea:

  • Prezioa: 3 euro pertsonako.
  • Interesatuta bazaude, izen ematea astelehena, Irailak 15etik aurrera zabalik egongo da eta Irailak 27an itxiko da
  • Izena emateko pausoak:
    1. Izen emate formulario bete:
      • Parte hartzaile bakoitzak izena eman behar du. Hau da, formularioa bete behar du
      • OHARRETAN taldearen izena jarri behar du
      • IZEN EMATEA
    2. Parte hartzaile bakoitzeko 3 euroko diru sarrera egin ondorengo kontu zenbakietako baten:
      • LABORAL KUTXA. ES83 3035 0007 27 0071104751
      • CAJA RURAL. ES95 3008 0182 84 5406367721
    3. Diru sarreraren ziurtagiria ondorengo emailera bidali: morkaiko@morkaiko.eus

Animatu eta parte hartu!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?