943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Kaixo lagun mendizaleak!!

Ihaz irteera honek izan zuen arrakastaren ondoren eta ikusita jende askok ezin izan zuela joan eta gogoarekin gelditu zela aurten berriro irteera berdina antolatzea erabaki dugu. Jose Luis Diezek (Txelu) bultzatzen eta laguntzen du irteera hau antolatzen beraz eskerrak berari aldez aurretik. Txeluz gain Joserra Basaguren eta Negu gurekin etorriko direla espero dugu eta hauei ere eskerrak aldez aurretik.

Plana hurrengoa da: Goizeko 8retan Elgoibarko plazatik urtengo gara. 9rak aldera Arrazola auzotik abiatuko gera oinez poliki poliki goraka eta Mariren kobara heldu aurretik azken metroak sokarekin aseguratuta egingo ditugu arriskuak eragozteko. Argi lagatzea nahi dugu irteera hau ezingo dela euriarekin egin kobarako azken metroak labainkorrak badaude arriskutsuak bait dira. Dena dela, argi lagatzea nahi dugu Joserrak eta Jose Luisek esperientzi handia duela honetan eta beraiek arduratuko direla banan banan beharrezkoa den materialarekin ornitzen eta segurtasuna eskeintzeaz. Marin koba bisitatu ondoren Anbotoko gailurrera igoko gera eta tontorrean mokadu bat jan ondoren zuzenean zabalandira jeitsiko gera ondoren basotik Arrazolara itzultzeko.

Irteera: Maiatzak 5 (*), zapatua, goizeko 8retan Plaza Handian. ( * zapaturako eguraldi txarra badago eta domekarako ateri, domekara pasatuko dugu irteera)
Prezioa: Bazkideak 7€ eta Ez bazkideak 10€
Desnibela: 1.100m (poliki joango gera igoeran, atseden hartzen tarteka)
Ibilbidearen denbora: 7-8 ordu.

Izen ematea irikita dago iadanik. Tranferentzia bidez ordaintzea nahi dozuenok egin transferentzia hurrengo kontueko batean eta bialdu transferentziaren ordainagiria email bitartez (morkaiko@morkaiko.eus)

Kutxa: 2101 0036 69 0000380550.
Euskadiko Kutxako: 3035 0007 27 0071104751

From Anbotoko Mariren Kobara bisita magikoa (maiatzak 28)

Animatu zaitezte!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira