943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Martxoak 23-24ko astebukaeran Mendi Eski irteera antolatuko dugu Pirineotara. Aurten Respomuso aterpetxera joango gera lo egiterera.  Irteera, larunbata, Martxoak 23an, goizean goiz egingo genuke autobusez (irteera ordua zehazteke)

Ibilbideak:

  • Larunbata: La Sarratik irten eta Musales tontorra igo ondoren Respomusora joan (barianterik egiteko aukera ere badago)
  • Igandea: Respoimusoko aterpetik Frondiellas tontorretara igo eta handik jeitsiera Arrielgo Ibonetara. Ondoren, La Sarrara jeitsi.

Zenbait ohar:

  • Jende kopuruaren arabera irteera autobusez edo kotxeetan izango da..
  • Irteerak zailtasun erdikoak izango dira.  Gutxi gora behera 1200m inguruko desnibel positiboa eginez egun bakoitzean.
  • Bakoitzak bere ARVA, pala, sonda, kranpoiak eta pioleta eraman behar ditu derrigorrez.  OHARRA: Materiala ez dutenentzako, materiala lortzeko laguntza ere eskeintzen dizuegu. Horrela bada jarri lehen bait lehen gurekin kontaktuan mesedez
  • Mendian federatuta egotea pirineotako aukerarekin derrigorrezkoa da

Eguraldia dela eta azken orduko aldaketak izan daitezke, bai fetxatan, baita ibilbidean ere. Zehaztapen gehiago daukagunean jungo gera informazioa helarazten.

Irteeraren prezioaren nondik norakoak:

  • Respomusoko refugioan pentsio erdia
    • 45,50 €
  • Bidaia zehazteke.

Interesa baduzute jarri gurekin kontaktuan:

  • asteazkenean errosario kaleko egoitzara etorrita (19:00-20:15)
  • emailez morkaiko@morkaiko.eus 
  • Telefonoz: 653010697 edo 666861503
  • IZEN EMATEA ONLINE.  Lagun talde bat bazerate, nahi eskero batek eman dezela izena eta oharretan beste denen izen abizenak jartzea

Animatu ¡!!

 

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira