Urriak 11 eta 12ko astebururako Kantabria aldera irteera antolatu dugu Eibarko Klub Deportiboarekin batera. Irteera honetan Asón bailara eta Lunada inguruan ibiliko gara.
Hauek dira xehetasunak:
- Urriak 11, larunbata:
- Collados de Asón – Peña Lusa – Portillo de la Sía
- Distantzia: 14,08 km
- Metatutako desnibel positiboa: 1.127 m
- Ibilbidearen GPX fitxategia deskargatu
- Urriak 12, igandea:
- Lunada – Pico la Miel – Castrovalnera – Trueba
- Distantzia: 11,48 km
- Metatutako desnibel positiboa: 789 m
- Ibilbidearen GPX fitxategia deskargatu
- Hemen klik egin bi egunetako ibilbide orriak deskargatzeko.
Hauexek dira irteeraren xehetasunak:
- Irteera: urriaren 11 goizaldean.
- Lo egiteko tokia: La Incera aterpea (San Martín).
- Prezioan sartzen dena: bidaia autobusean, aterpeko afaria, logela eta gosaria. Norbere kontu izango dira egun bakoitzeko bazkaria, eta 11an bidaian zehar gosaltzeko egingo den geldialdia.
- Irteeran parte hartzeko ezinbestekoa da federatuta egotea.
Prezioak eta Izen ematea:
- Bazkidea: 130 €
- Ez-bazkidea: 150 €
- Izena-ematerakoan 50 €ko fidantza jarri beharko da eta diru hau ez da itzuliko izena eman duenak azkenean irteeran parte hartzen ez badu (ezinbesteko kasuan izan ezik).
- Irteera Eibarko Klub Deportiboarekin batera antolatu dugu.
- Izenematea astelehena, irailak 29an 19:30tan irekiko dugu bi elkarteok batera.
Izen-emateko bete formulario hau.
Eman izena lehenbailehen, plazak mugatuta daude-eta!
Argazkia: Castro Valnera – Javi Urrutia (mendikat.net)