943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Uztailak 25, 26 eta 27rako Pirinioetarako irteera antolatu dugu Morkaiko Mendizale Elkartearekin batera. Irteera honetan Aran eta Luchon bailaretan zehar ibiliko gara, tartean Maupas mendia (3.109 m) igoz.

Hauek dira xehetasunak:

  • Uztailak 25, ostirala:
    • Portilhon – Tuc dera Escaleta – Venasqueko aterpea
    • Distantzia: 16,7 km 
    • Metatutako desnibel positiboa: 1.620m 
    • Metatutako desnibel negatiboa: 655 m
    • Ibilbidearen GPX fitxategia deskargatu
  • Uztailak 26, larunbata:

Hauexek dira irteeraren xehetasunak:

  • Irteera: uztailaren 25 goizaldean.
  • Lo egiteko tokiak: Venasqueko eta Maupaseko aterpeak.
  • Prezioan sartzen dena: bidaia autobusean, aterpetxeetako afariak, logelak eta gosariak. Norbere kontu izango dira egun bakoitzeko bazkariak, eta 25ean bidaian zehar gosaltzeko egingo den geldialdia.
  • Ibilbidea zeharkaldi eran egingo da, beraz norberak beharrezko duen guztia motxilan eraman beharko du (bi gau eta 3 egun igarotzeko gauzak).
  • Izara-zakua behar da aterpeetan lo egiteko.
  • Irteeran parte hartzeko ezinbestekoa da federatuta egotea.

Prezioak:

  • Bazkide federatua + FEDME: 205 €
  • Bazkide federatua (FEDME gabe): 228 €
  • Ez-bazkide federata + FEDME: 230 €
  • Ez-bazkide federatua (FEDME gabe): 255 €
  • Izena-ematerakoan 50 €ko fidantza jarri beharko da eta diru hau ez da itzuliko izena eman duenak azkenean irteeran parte hartzen ez badu (ezinbesteko kasuan izan ezik). 
  • Irteera Eibarko Klub Deportiboarekin batera antolatu dugu.
  • Izenematea uztailaren 1ean 19:30tan irekiko dugu bi elkarteok batera.

Izen-emateko bete formulario hau.

Eman izena lehenbailehen, plazak mugatuta daude-eta!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?