Uztailak 5ean, Izki parke naturalean, medi bizikleta egunpasa eder baten proposamenarekin gatozkizue. Izki BTT zentroa Kanpezu-Arabako Mendialdeko eskualdean dago eta mendiko bizikletaz gozatzeko 15 ibilbide dauzka. Proposamena horietako batzuk konbinatu eta 35 km eta 800m desnibeleko etapa bat egitea litzateke. Benetan leku paregabea. Hemen duzue Izki parke naturaleko informazioa:
Web orria: https://izkiparkea.eus/eu
Plana ondorengoa:
- Ibilbidea: 35km inguru eta 800m desnivel. Mendi bide eta bidexka errazetatik ibiliko gara.
- Irteera: 8:00etan Guasseko parkingean
- Buelta: 18:00ak aldean Elgoibarren bueltan egotea espero da.
- Janaria: Norberak eraman beharko du etapan zehar jatekoa eta bazkaltzeko zerbait.
- Bidaia: Kotxeetan egingo dugu. Izen emandakoen arabera antolatuko gara eta erregai eta peaje gastuak Morkaikok ordainduko ditu.
Prezioa:
- Bazkideek: 15€
- Bazkideak ez direnek: 18€
Izena ematea:
Interesatuta bazaude, izen ematea osteguna, Ekainaren 19tik aurrera zabalik egongo da eta Uztailak 3an itxiko da: IZEN EMATEA ONLINE
Zenbait ohar garrantzitsu:
- Ibilbidea mendiko bizikletan hasiberriak diren pertsonentzako egokia ere bada.
- Zailtasun maila fisiko baxu-ertainekoa eta zailtasun tekniko baxukoa da.
- Norberak ibilbideaz gozatzeko eta beste partaideenganako errespetuz, BIZIKLETAK EGOERA ONEAN ekartzea eskatzen dizuegu.
- Etapa erritmo lasaiean egingo dugu, inguruaz gozatzen eta 4-5 ordutan egitea aurrikusten da.
Animatu eta parte hartu!!