
DATOZEN EKITALDIAK
Segidan ikus ahalko dituzu Morkaiko Elkartearen ekitaldiak. Ekitaldi batzuetan formulario bidez izen-ematea burutzeko aukera izango da.
- This event has passed.
BTT. LEKUNBERRI-BASABURUA (2 EGUN)
2024-06-07 @ 18:00 - 2024-06-09 @ 19:00

- Prezioak: Prezioan, garraioa (ibilgailua jartzen dutenei gastuetarako ordainsaria emango zaie) eta Lekunberriko etxe rural bateko ostatua (lo eta gosaria barne: bi gau eta bi gosari).
- Bazkideek: 70€
- Bazkideak ez direnek: 80€
Zenbait ohar garrantzitsu:
- Ibilbidea, osotasunean, zailtasun maila fisiko altukoa da ( eta zenbait tarteetan zailtasun maila teknikoa ere badu).
- Norberak ibilbideaz gozatzeko eta beste partaideenganako errespetuz, BIZIKLETAK EGOERA ONEAN ekartzea eskatzen dizuegu.
- Egun bakoitzeko ibilbidea egiteak, 5-6 ordu eramango dizkigu (lasai joango gera, inguruaz gozatuz). Eguardiko jatorduetarako, bakoitzak eraman dezala etxetik jatekoa.
- Afariak herriko taberna edo jatetxeren batean egingo ditugu (ez daude prezioan sartuak)