Morkaiko Datozenak

DATOZEN EKITALDIAK

Segidan ikus ahalko dituzu Morkaiko Elkartearen ekitaldiak. Ekitaldi batzuetan formulario bidez izen-ematea burutzeko aukera izango da.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

MENDI TOUR ELGOIBAR

6 azaroa @ 21:00 - 23:00

ALDABIDE / 2025, Espainia, 12min / Zuzendaria: Jon Mendizabal Roa

2025ko MF-eko Zabalandi Saila

Oskar Etxebarria eta Carlos Arranz espeleologoek Itxina mendiguneko lurpeko mundu ezkutua arakatuko dute. Haitzuloetako urpekari hauen grina eta obsesioa erakusten duen bidaia zintzoa.

DEAR SUPERHERO / 2025, Zeelanda Berria, 14min / Zuzendaria: Corinna Halloran

2025ko MF-eko Sail Ofizila

Haurdun geratu ostean, Janina Kuzma eskiatzaileak Zeelanda Berriko Alpeetara joko du Leanne Pelosi eta Evelina Nilssonekin batera. Mendian, amatasunari eta kirol-karrerari buruzko zalantzei eta beldurrei aurre egin eta amatasunaren super-botereak deskubrituko ditu.

IZARREN ZAUNKA / 2025, Espainia, 18min / Zuzendaria: Nagore Eceiza Mujika

2025ko MF-eko Euskarazko Film Onena

Txindokiko bide berri baten eskaladak bi lagunen barne-bidaia bihurtzen du: Mikel Saez de Urabainek, sormen-inspirazioa bilatzen du mendiko lasaitasunean, eta Iker Urangak, berriz, min kronikoari eta antsietateari aurre egiteko indarra.

EPHEMERAL / 2024, EEBB, 32min / Zuzendaria: Josiah Jones

2025ko MF-eko Sail Ofizial

Izotz-eskaladako denboraldia urtetik urtera laburtzen ari dela jabetuta, Jeff Mercierrek, Islandiako paisaia glazial itzeletara jotzea erabakiko du. Ingurune aldakor eta zail honetan murgilduz, Jeffek bere mugak bezala, izotz eskaladarenak ere urratu nahi ditu.

CANTOS Y FLORES / 2025, EEBB, 27min / Zuzendaria: Julen Elorza

2025ko MF-eko Kirol eta Abentura Film Onena

Anaia hil eta zazpi urtera, Karina Carsoliok harekin zuen ametsa betetzeari ekingo dio: Boliviako Huayna Potosi, Illimani eta Sajama mendiak ahalik eta azkarren igotzea (FKT errekorrak bilatuz). Hillary Gerardi korrikalaria bidaide duela, kirol erronka hau zauriak ixteko eta Naturarekin bat egiteko bidaia espiritual bilakatuko da.

  • Eguna: Ostirala, azaroak 6
  • Ordua: 21:00
  • Tokia: Herriko Antzokia
  • Iraupena: 120′
  • Sarrerak 5 € (Sarrerak saioaren egunean, Herriko Antzokian)
MendiTourEmanaldia

Xehetasunak

  • Data: 6 azaroa
  • Ordua:
    21:00 - 23:00
  • Ekitaldi etiketak:

Antolatzailea

Egoitza

  • Herriko Antzokia
  • Pedro Muguruza Etorbidea, 7
    Elgoibar, Gipuzkoa 20870 España
    + Google Map
  • Phone 943 742 448

Ekintzetan izena ematerakoan ondorengo baldintzak onartzen dituzu.