Ia bi urteko geldialdiaren ondoren joan zen Igandean haurren mendi irteera eduki genuen. Ziardamendi.
Eguraldi bikaina lagun, 80 haur eta beste horrenbeste nagusi, autoak San Migelen utzi eta Ziardamendira abiatu ginen. Baserri, zelai eta baso tartean lasai lasai Ziardemendira igo ginen.
Tontorrean indarberritu ondoren, beherakoan Guda Zibiliko aztarnak eta ilobiak ikusi genituen, atzera San Migelera itzultzeko. Igande goiz pasa eder bat pasa genuen denok.
Datorren irteera, Azaroak 20an Kalbariora izango da.