943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Eskalada taldea sortu  berri da  Morkaikoren baitan, eta boulderrean (bloke-eskaladan) aritzeko espazio berri bat sortzea izango da egingo duen aurreneko lanetariko bat, Elgoibarko Udalaren eta Danobat Groupen laguntza izango du horretarako.

 Eskalada zaleak batu nahi ditugu taldera, eta asmo horretan bazkide kanpaina jarri dugu abian. Boulder hau Olaizagako rokodromoan osagarri izango da orain ondoan dagoen boulderra txiki gelditu da eta.

Eskalada taldeak Morkaikoren barnean azpitalde bat bezala funtzionatuko du. Elgoibarko eskalada dinamizatu eta sustatuko duen elkargunea izatea da asmoa. Rokodromo berria auzolanean burutuko dugu  eta autogestioa izango da funtzionatzeko modua . Rokodromo berria eskalada gustuko duten guztientzat irekia eta eskuragarria izatea da  helburua.

Lan talde batek proiektua sustatzen eta gorpuzten denbora darama. Orain eskalada zaleak batzeko kanpaina martxan jarri du. Interesatu dagoenak morkaikoeskalada@gmail.com  edo  bulegora etorri daiteke informazio eske.

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?