943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Azaroak 15rako  Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatu nahi dizuegu. Elosu-Polpol

Udazkenean sartu gara eta pago basoak kolore ederrez dotoretuta daude. Garaia egokia Irukurutzeta-Elosu aldean mendi buelta bat egiteko.

Autoak Elosun utziko ditugu. Handik  oinez Elosumendi gainera igoko gara.

Behin gaina hartuta, pago artean dagoen bide eder bat jarraituz, Polpolera helduko gara.

Bidean dolmen eta ondare megalitiko ugari aurkituko ditugu. Horien artean Keixetako tumulua bisitatuko dugu.

Polpoleko iturrian indar berrituko ondoren eta mendi pistaz eder batetik bueltako gara berriro Elosura.

Elgoibarko mugetan dagoen paraje eder bat ezagutzeko aukera paregabea da hau.   Igande goiz pasa eder bat osatzeko  primerakoa.

Bazkal ordurako  Elgoibarrera itzuliko gara. Dena dala,  nahi duenak egun pasa egiteko ere aukera ederra du.

Luzera:+/-10  Km

Desnibela: +/- 400m

Irteera: 9:30 .Mintxetako parkinean.

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. 

Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da. 


Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.

Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

 

Animatu zaitezte!!

 

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?