Urtero egiten dugun bezala, datorren otsailaren 25ean mendi irteera eta sagardotegian bazkaria antolatu dugu Eibarko Klub Deportiboarekin batera.
Hauexek dira irteeraren xehetasunak:
- Ibilaldia: Pagoeta natura parkea. Iturraran Parketxea-Agorregi-Aia-Olarteta(714m)- Murugil (717m)-Pagoeta (676m)-Urruztume (678m)-Zarautz (Aritzbatalde Kiroldegia). 14km eta 775 m+, 975m-
- Irteera ordua:
8:00 Ego Gainen (Eibar)
8:15 King Kong-eko autobus geltokian (Elgoibar)
- Dutxatzeko aukera egongo da Zarauzko Aritzbatalde polikiroldegian.
- Prezioa: prezioan sartzen da autobusa, bazkaria eta dutxa (azken hau nahi duenarentzat)
- Bazkideak: 53€ pertsonako
- Ez bazkideak: 63 € pertsonako
- Menua: Txindurri iturri sagardotegia (Itziar). Txistorra, bakailo tortilla, bakailoa piperrekin, sahieskia, txuleta , Idiazabal gazta membrillo eta intxaurrekin, ogia, ura eta sagardoa.
- Ibilaldiaren GPX fitxategia
Irteerarako izen-ematea asteartean urtarrilak 17an irekiko da eta otsailak 15ean itxi.
Animatu eta etorri ¡!!
Argazkia: Agorregiko errekastoa (Diario Vasco)