Kaixo lagun mendizale:
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak garatzen dugun “Gure natura ezagutzen” programaren hurrengo ekintza martxoaren 30ean izango da: Zumaiako marearteko fauna eta geologia ezagutzeko irteera, hain zuzen ere.
🦀Goizean, marearteko fauna ezagutuko dugu Algorri Zentroaren eskutik.
Arratsaldean, aldiz, Ibabe Urzelaik eta Kizkitza Agirrek inguruko geologia ezagutzeko azalpenak emango dizkigute.
🔴Plazak mugatuak dira.
Animatu eta parte hartu ¡!!
Morkaiko M.K.K.
