943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus
  1. EGUNA

Morkaikoren Eguna 2026ko maiatzaren 9an (zapatua) ospatuko dugu eta ohi bezela Elgoibarko Itzulia, Elgoibarko Itzulitxoa eta Finalista Eguna uztartuko ditugu.

  1. IBILBIDEAK, IRTEERA ORDUAK ETA LEKUA

Bi ibilbideak Rural Kutxako zintekin markatuta egongo dira.

  • ITZULIA

Ibilbide luzea eta exigentea da.  Hauek datuak:

  • Luzera – 40 Km
  • Desnibela – + 2000 m
  • Track-a wikilock-en
  • Irteera: Goizeko 6:00tan Kalegoen plazatik (Plaza Handia).
  • ITZULITXOA

Familian egiteko mendi itzulia da, nagusi zein haurreri zuzenduta.  Hauek ibilbideko datuak:

  • Luzera – 15 Km
  • Desnibela – + 600 m
  • Track-a wikilock-en
  • Irteera: Goizeko 8:30etan Kalegoen plazatik (Plaza Handia).

ADI! Goizeko 10:00etan Idotorbetik

  1. PARTE-HARTZEA
  • Parte hartzaileak bere ardurapean parte hartuko dute. Morkaiko MEak ez du partaide hauen inolako gastu mediko edo erreklamazioren ardura hartuko proban zehar gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrengatik. Partehartzaileren batek hirugarren bati sor diezaiokeen kalteen ardura, parta hartzailearena izango da ere berean
  • Haurren parte hartzean segurtasuna bermatzeko, ezingo dira bakarrik etorri, gurasoren baten arduradun etorri behar da
  1. IZEN EMATEA
  • Itzulia eta itzulitxoa egiteko beharrezkoa da izena ematea. Izen emateak BAKARRIK Kirolprobak bitartez egingo dira (ezingo dira izen emateak emailez egin)
  • Izena emateko, Kirolprobak orrian erabiltzaile bat sortu beharko da eta erabiltzaile honekin sartu.  Hala ere, kontuan izan erabiltzaile batek nahibeste izen emate egingo ahal izango dituela
  • IZEN EMATEAK:
  • Azken eguna izena emateko: 2026/05/06 (23:59)
  • Izen emateak kopuru batera mugatuak egongo dira
  • Izen ematearekin batera, egongo den bazkarian apuntatzeko aukera egongo da.
  • Prezioak hauek izango dira.
    • Itzulia:
      • Bazkideak eta 18 urte baino gutxio (Socios menores de 18 años) – 1 €
      • Ez bazkideak eta 18 urte baino gutxio (No socios menores de 18 años) – 3 €
      • Bazkide eta 18 urte edo gehio (Socio 18 años o mayor) – 5 €
      • Ez bazkide eta 18 urte edo gehio (No socio 18 años o mayor) – 10€
    • Itzulitxoa:
      • Bazkideak haurrak (Socios niños) – 1 €
      • Ez bazkideak haurrak (No socios niños) – 3 €
      • Bazkide eta 18 urte edo gehio (Socio 18 años o mayor) – 5 €
      • Ez bazkide eta 18 urte edo gehio (No socio 18 años o mayor) – 8 €
  • Bazkariko gehigarriak:
    • 18 urte baino gutxio: 10 €
    • 18 urte edo gehio: 20 €
  1. ANOAK, IBILBIDEKO ITURRIAK ETA DUTXAK
  • Ibilbidean zehar ondorengo anoak egongo dira parte hartzailearen eskura, bietan SOLIDOA nahiz LIKIDOAK egongo dira aukeran:
    • 13,7 km – OTSORTIA BASERRIAN
    • 27,1 km – AIASTIAKO FRONTOIAN (San Miguel). Ano hau ITZULIA zein ITZULITXOKO partehartzaileek partekatuko dute ( ITZULITXOAn 11,7 Km-a)

OHARRA: Anoetan EZ DIRA EDALONTZIAK EGONGO, bakoitzak bere eraman beharko du.

  • Ibilbidean zehar badira zenbait iturri, guztia kartelekin adierazita egongo dira. Dena dela, un nahikoa eramatea gomendatzen da.
  • Ibilbidea bukatzean dutxatzeko aukera egongo da. Dutxak MINTXETAn izango dira.
    • Neskak, 6. Aldagela
    • Mutilak, 7. Aldagela
  1. DORTSALAK ETA BAZKALTZEKO TICKETAK
  • ITZULIAn izena eman dutenak, Dorsalak Morkaiko Errosario kalea 17an duen egoitzan jaso ahal izango dira, ondorengo egun eta ordu tartean.
    • Ostirala, Maiatzak 8. 18:30-20:00
    • Larunbata, Maiatzak 9 (irteera aurretik). 5:15-5:45
  • Banaketa erresteko, ahal den einean ostiralean jasotzea eskatzen du antolakuntzak
  • Dortsalak eramatea derrigorra da, besteen artea antolakuntzari Ano-etako gestioa erresteko dira
  • Bazkaltzeko apuntatu direnei, dortsalakin batera emango da ticket-a
  • ITZULITXOko parte hartzaileei, San Miguel-en banatuko zaie bazkaltzeko ticket-a
  1. OSASUN-LAGUNTZA

Antolakuntzak sorospen eta salbamendu-zerbitzuak izango ditu ibilbideko puntu estrategikoenetan.

  1. ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK
  • Morkaikoren eguneko ekintzako parte hartzaileek arautegia errespetatu beharko dute.
  • Dortsala hartzen duten momentuan hau eskuratuko dute: proban parte hartzeko eskubidea, antolakuntzak ezarritako zerbitzuak erabiltzeko aukera eta lasterketako oparia.
  • Dortsala norberarena eta transferiezina izango da.
  1. ERANTZUNKIZUNA

Parte hartzaileek arriskuetatik libre ez dagoela konszinte izanik, antolakuntzak (MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA), ez du bere gain hartuko istripu baten ondorio, lesio edo frogan zehar gerta daitekeen beste edozein inzidentzia.  Partehartzaileak izanen dira, haiek har dezaketen edo hirugarren bati egin diezaioketen edozein kalteren erantzule.  Bestalde, partehartzaileek MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEAri indemnizazio bat eskatu edo edozein erreklamazio egiteari uko egiten diote.

 

Animatu eta parte hartu ¡!!
MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?