Ekainak 13an, Ibaigorri (Lerin) nafarroako herri inguruetan, medi bizikleta egunpasa eder baten proposamenarekin gatozkizue. Urtero btt martxa bat antolatzen da bertan, mendi bizikletarako prestatuta dauden bidexka ederretan. Proposamena btt martxa horretako zati bat egitea izango da.
Plana ondorengoa:
- Ibilbidea: 32km inguru eta 700m desnivel. Mendi bide eta bidexka erraz eta gozagarrietatik ibiliko gara.
- Irteera: 8:00etan Guasseko parkingean
- Buelta: 18:00ak aldean Elgoibarren bueltan egotea espero da.
- Janaria: Norberak eraman beharko du etapan zehar jatekoa eta bazkaltzeko zerbait.
- Bidaia: Kotxeetan egingo dugu. Izen emandakoen arabera antolatuko gara eta erregai eta peaje gastuak Morkaikok ordainduko ditu.
Prezioa:
- Bazkideek: 20€
- Bazkideak ez direnek: 25€
Izena ematea:
Interesatuta bazaude, ondorengo estekan izena eman (Ekainak 11an itxiko da izen emateko epea): IZEN EMATEA ONLINE
Zenbait ohar garrantzitsu:
- Ibilbidea mendiko bizikletan hasiberriak diren pertsonentzako egokia ere bada.
- Zailtasun maila fisiko baxu-ertainekoa eta zailtasun tekniko baxukoa da.
- Norberak ibilbideaz gozatzeko eta beste partaideenganako errespetuz, BIZIKLETAK EGOERA ONEAN ekartzea eskatzen dizuegu.
- Etapa erritmo lasaiean egingo dugu, inguruaz gozatzen eta 4 ordu inguruan egitea aurrikusten da.
Animatu eta parte hartu!!



