Eskalada taldea sortu berri da Morkaikoren baitan, eta boulderrean (bloke-eskaladan) aritzeko espazio berri bat sortzea izango da egingo duen aurreneko lanetariko bat, Elgoibarko Udalaren eta Danobat Groupen laguntza izango du horretarako.
Eskalada zaleak batu nahi ditugu taldera, eta asmo horretan bazkide kanpaina jarri dugu abian. Boulder hau Olaizagako rokodromoan osagarri izango da orain ondoan dagoen boulderra txiki gelditu da eta.
Eskalada taldeak Morkaikoren barnean azpitalde bat bezala funtzionatuko du. Elgoibarko eskalada dinamizatu eta sustatuko duen elkargunea izatea da asmoa. Rokodromo berria auzolanean burutuko dugu eta autogestioa izango da funtzionatzeko modua . Rokodromo berria eskalada gustuko duten guztientzat irekia eta eskuragarria izatea da helburua.
Lan talde batek proiektua sustatzen eta gorpuzten denbora darama. Orain eskalada zaleak batzeko kanpaina martxan jarri du. Interesatu dagoenak morkaikoeskalada@gmail.com edo bulegora etorri daiteke informazio eske.



