Azaroaren 1, 2 eta 3ko astebururako hiru eguneko irteera antolatu dugu Liebanako mendietara Eibarko Klub Deportiboarekin batera.
Hauexek dira han egingo ditugun ibilaldiak:
- Allende – Pico Agero – Allende
- Salarzón – Peña Ventosa – Lebeña
- Baro – Pico Jano – Potes
- Irteera: azaroaren 1ean goizaldean.
- Prezioan sartzen dena: bidaia autobusean, hostatuko afaria, logela eta gosaria. Norbere kontu izango dira egun bakoitzeko bazkariak, eta azareoaren 1ean bidaian zehar gosaltzeko egingo den geldialdia.
- Autobusa egunero etapa bakoitzaren amaieran gure eskura egongo da, beraz ibilbidea eguneko motxilarekin egin daiteke
- Irteeran parte hartzeko ezinbestekoa da federatuta egotea eta adin-nagusikoa izatea.
- Prezioak:
- Bazkide federatua: 240 €
- Ez-bazkide federatua: 265 €
- Izena-ematerakoan 50 €ko fidantza jarri beharko da eta diru hau ez da itzuliko izena eman duenak azkenean irteeran parte hartzen ez badu (ezinbesteko kasuan izan ezik).
- Irteera Eibarko Klub Deportiboarekin batera antolatu dugu.