943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Bagatoz Udazken Mendi Emanaldi Zikloaren edizio berri batekin, oraingoan ere kartel interesgarri eta anitzarekin. Aurten ere Elgoibarko Haizea Emakume taldearen partehartzeakin antolakuntza lanetan.

Hortxe dezue informacio dena:

  • AZAROAK 6 (ostiralak) MENDI TOUR.
  • Bilboko Mendi Film Festivaleko azken edizioko pelikula on eta arrakastatsuenen emanaldia izango da, ikusleentzako pelikula-sorta interesgarri bat eskainiz.

 

  • AZAROAK 12 (OSTEGUNA).  ‘Khangai mendietatik Altai magalera MONGOLIA txirrindaz’ (IGONE MARIEZKURRENA)
    • Sinopsi: Estepako muino borobilduak lehenik, moketa berde amaigabeak estaliak. Mendate harritsu, malkartsu eta haizetsuak gero. Basamortua ostean; area eta harri-txingorrak gurpil azpian. Eta ur urdin bizi-biziko bi laku itzel gero, beste mendilerro elurtu bat ortzimugan ikusi arte. Mongolian barrena pedaldakaz egin genituen 1.000 kilometroak magikoak izan ziren, herrialdeak eta herritarrek ustekabean hartu gintuztelako behin eta berriz, eta bertaratu arte ezinezkoa delako bere handitasuna irudikatzea.
    • Lekua: Kultur etxean 
    • Ordua: 19:00
  • AZAROAK 18(ASTEAZKENA). ‘Nire mugen gainetik’ (JOSU MERINO)
    • Sinopsi: 2025ean, Josu Merino eta David Lopez “Troner” eskalatzaileek bi bidaia egin zituzten Dolomitetara, ekialdera eta mendebaldera, izotz eta harrizko eskaladako erronkei aurre egiteko. Emanaldian bidaia horietako bizipenak eta erronkak ezagutuko ditugu, baita Dry-Tooling eskaladako hainbat igoera ere: pioletekin eta kranpoiekin harrian gora, izotzera iritsi arte. Eskaladan, ordea, indar fisikoa bezain garrantzitsua da burua. Bi bidaia, hainbat erronka eta esperientziaz betetako abentura bat.
    • Lekua: Aita Agirre kulturgunea
    • Ordua: 19:00
  • AZAROAK 24 (ASTEARTEA).  ‘Mujeres que mueven montañas’ (BEGOÑA SANTOS OLMEDA)
    • Sinopsi: Mujeres que mueven montañas rescata del olvido ocho historias extraordinarias protagonizadas por mujeres ‒montañeras, científicas, activistas, mujeres que viven en entornos rurales…‒ que tienen como telón de fondo el escenario de una montaña. Desde Aqila Hashimi, alpinista afgana de minoría hazara que tuvo que afrontar la llegada de los talibanes al poder en agosto de 2021, hasta Anne Lister, que fue exploradora, montañera y lesbiana en el siglo XIX, desafiando los convencionalismos de su época. Los relatos recogidos en este libro recorren experiencias auténticas de Stéphanie Besson, Flor Cuenca, Bethan Davies, Ekeney Njau, Rosario Clemente y María José Blanco, capturando la subjetividad de cada una de ellas: sus emociones, sus temores, su manera de ver e interpretar el mundo y los sucesos a los que se enfrentan.
    • Lekua: Kultur etxean 
    • Ordua: 19:00

Azken hiru hauek 90′-120′ minutuko iraupena izango dute eta sarrerak DOAN izango dira.

ADI ¡!! Ondo ikusi emanaldia hauek izango diren egun eta lekueri.

Ikusi beherago argazkitan kartel osoa eta hitzaldi/emanaldien laburpenak.  Guztiak zaudete gonbidatuta.  Animatu ¡!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?