Morkaiko Mendizale Elkarteak mekanikako oinarrizko ikastaroa antolatu du datorren EKAINAK 3an, ASTEAZKENA, arratsaldeko 18:00etan. Morkaikok Iñiguez de Karkizano 9, behea kalean duen lokalean egingo da ikastaroa eta ordu eta erdiko iraupen ingurukoa izango da.
Bizikletaren oinarrizko mantenketa ekintzak eta oinarrizko mekanika konponketa eta doikuntzak nola egin azaldu eta praktikan jarriko dira:
- Garbiketa eta olioztatzea
- Jesarlekua, balaztak norbere neurrira jarri
- Gurpilen aldaketa
- Zulatuen konponketa
- Aldagailuaren doikuntza
- Balazten doikuntza
- Transmisioaren konponketa
- Etb…
Izen ematea doakoa izango da eta Ekainak 1ean itxiko da. Ondorengo estekan dezue IZEN EMATEA ONLINE
Norberak bere bizikleta ekartzea gomendatzen da.



