Ekainaren 6-tik 8-ra, Basaburua inguruetan, medi bizikleta asteburu eder baten proposamenarekin gatozkizue. Basaburua inguruetara joango gara, bertako baso eta mendi bizikletarako bereziki egindako bidexka ugarietaz gozatzera. Benetan leku paregabea. Hemen duzue basaburua inguruetako informazioa:
Web orria: https://basaburuamtb.com/eu/
Mendi bizikletaz eta lagun giroaz gozatzeko asmoz, ondorengoa gure proposamena:
Ekainaren 6-an, ostirala, 18:00 retan, IMHko kiroldegi aurrean dagoen parking-ean elkartuko gara. Joango garen pertsonen artean antolatuko ditugu kotxeak ostatu hartuko dugun Juangoxenea landetxera joateko (erregai eta peaje gastuak Morkaikok ordainduko ditu).
Afariak eta gosariak landetxean bertan egingo ditugu, baina bazkaria eta etapan zehar jatekoa norberak eraman beharko du.
Ekainaren 7 eta 8an bizikleta ibilbideak egingo ditugu. Ekainak 8-an, ibilbidea amaitu eta dutxa hartu ostean, 18:00retarako Elgoibarra itzuliko gera.
Etapak 50km eta 1.500m(+-) desnibel ingurukoak izango dira. Aurrerago zehaztuko dugu ibilbide zehatza.
Prezioak:
- Bazkideek: 100€
- Bazkideak ez direnek: 110€
Prezioan ondorengo zerbitzuak daude barne: garraioa (ibilgailua jartzen dutenei gastuetarako ordainsaria emango zaie), Ihaben herriko Juangoxenea landetxean ostatua, 2 afari (ostiral eta Larunbata) eta 2 gosari (Larunbat eta Igandea).
Izena ematea:
Ekintzan parte hartzeko, 12 lagunentzako daukagu lekua erreserbatuta.
Interesatuta bazaude, izen ematea astelehena, Maiatzaren 5etik aurrera zabalik egongo da eta Maiatzak 31an itxiko da: IZEN EMATEA ONLINE
Zenbait ohar garrantzitsu:
- Ibilbidea, osotasunean, zailtasun maila fisiko altukoa da (eta zenbait tarteetan zailtasun maila teknikoa ere badu). Hala ere, bi etapek mozteko hainbat aukera izango dute eta norberak erabaki dezake etapa guztia egin ala ez.
- Norberak ibilbideaz gozatzeko eta beste partaideenganako errespetuz, BIZIKLETAK EGOERA ONEAN ekartzea eskatzen dizuegu.
- Egun bakoitzeko ibilbidea egiteak, 5-6 ordu eramango dizkigu (lasai joango gera, inguruaz gozatuz). Eguardiko jatorduetarako, bakoitzak eraman dezala etxetik jatekoa.
- Basaburua errekan bainatzeko aukera izango dugu, beraz toalla eta bainujantzia eramatea gomendatzen dugu.
Animatu eta parte hartu!!