Ekainaren 7-tik 9-ra, Lekunberri inguruetan, medi bizikleta asteburu eder baten proposamenarekin gatozkizue. Ekainaren 7-an, ostirala, 18:00 retan irtetzea da asmoa.
Irteeraren xehetasunak:
Ekainaren 7-tik 9-ra, Lekunberri inguruetan, medi bizikleta asteburu eder baten proposamenarekin gatozkizue, Lekunberri inguruan dauden basoetatik barna pedalei eraginez. Mendi bizikletaz eta lagun giroaz gozatzeko asmoz, ondorengoa gure proposamena:
Ekainaren 7-an, ostirala, 18:00 retan,aurrerago zehaztuko degun lekuan elkartuko gera. Partaideak eramateko, partaideen artean beharrezko ibilgailuak jartzea eskatzen dizuegu (erregai eta peaje gastuak Morkaikok ordainduko ditu). Lekunberrira afal ordurako iritsiaz. Ekainaren 8 eta 9an bizikleta ibilbideak egingo ditugu. Ekainak 9-an, ibilbidea amaitu eta dutxa hartu ostean, 19:00 retarako Elgoibarra itzuliko gera.
Etapak 50km eta 1.500m+ ingurukoak izango dira. Aurrerago zehaztuko dira ibilbide zehatzak.
- Prezioak: Prezioan, garraioa (ibilgailua jartzen dutenei gastuetarako ordainsaria emango zaie) eta Lekunberriko etxe rural bateko ostatua (lo eta gosaria barne: bi gau eta bi gosari).
- Bazkideek: 70€
- Bazkideak ez direnek: 80€
- Izena ematea:
- Ekintzan parte hartzeko, 15 lagunentzako daukagu lekua erreserbatuta.
- Interesatuta bazaude, izena eman esteka erabiliz (Maiatzak 31an itxiko da): IZEN EMATEA ONLINE
Zenbait ohar garrantzitsu:
- Ibilbidea, osotasunean, zailtasun maila fisiko altukoa da ( eta zenbait tarteetan zailtasun maila teknikoa ere badu).
- Norberak ibilbideaz gozatzeko eta beste partaideenganako errespetuz, BIZIKLETAK EGOERA ONEAN ekartzea eskatzen dizuegu.
- Egun bakoitzeko ibilbidea egiteak, 5-6 ordu eramango dizkigu (lasai joango gera, inguruaz gozatuz). Eguardiko jatorduetarako, bakoitzak eraman dezala etxetik jatekoa.
- Afariak herriko taberna edo jatetxeren batean egingo ditugu (ez daude prezioan sartuak)
Animatu ¡!!