943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Finalistaren egunik gabe 2 urte igaro ondoren, aurten berriz ere ospatuko dugu.  Maiatzaren 14-an izango da Morkaikoren egunaren barruan. Gogoratu, domina banaketa egingo dela urtean zehar igotako mendi kopuruaren arabera.

Egindako mendien zerrendak, elkartean aurkeztu beharko dituzue.  Zerrendak aurkezteko oinarriak ondorengoa dira:

  • Mendiak 2021eko Maiatzak 1 eta 2022ko Apirilak 30 bitartean igotakoak izan behar dute.
  • Gutxienez 5 mendi igo behar dira zerrenda aurkeztu eta domina lortzeko
  • Bazkide izatea beharrezkoa.  BAZKIDE IZAN NAHI DUZU ¿??
  • Zerrendak elkartera helarazi behar dira. Bi modu dituzue:
    • Errosario kalean dugun lokalera ekarriz
    • emailez, morkaiko@morkaiko.eus-era zerrenda bidaliz eta gaian FINALISTA EGUNA jarriz.
  • Zerrendak aurkezteko azken eguna APIRILAK 27a izango da

Animatu!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira