Abenduak 18rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Urnobitza
Oraingoan Elgoibarren bertan geldituko gara. Inguruko pinu gehienak bota ostean , bista ederrak dituen mendia da Urnobitza. Aldapa haundirik gabea eta edozeinentzat igande goiz pasa eder bat egiteko plan paregabea.
Askorentzat ezezaguna den Elgoibarko txoko berezi bat ezagutzeko aukera. Autoz Madarixa auzora joango gara. Handik Urnobitza aldera joko dugu.
Eguraldi eta batzen garen taldearen arabera ibilbidea desberdina izango da. Haserako asmoa zeharkaldi bat egitea da. Urnobitzatik Madarixara itzuli beharrean, Lizundia aldetik Arriagara edo San Antolinera jeistea.
- Luzera:+/- 8 Km
- Desnibela: +/- 200 m (desnibel negatiboa -700 m)
- Irteera: 9:30. Mintxetako parkinean
Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da.
Eguraldiaren arabera irteerak aldaketak izan ditzake. Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.
Animatu zaitezte!!