Azaroak 20rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Urkamendi-Kalbario
Oraingoan udazkeneko azken egunak aprobetxatuz, kostaldera joko dugu. Gure ibilbidea Debako tren geltokitik abiatuko da. Irteera eta bukaera leku berdinean izango dira.
Ibaia gurutzatu ondoren, pinadi eta zelai artean Urkamendira joko dugu. Behin tontorra egin ondoren, Kalbarioko Ermitara joango gara han indarberritzeko. Santiagoko bidea jarraituz, atzera Debako geltokira bueltako gara. Eguraldiak lagun, itsas hertzean Igande goiz pasa eder bat pasatzeko plan egokia.
- Luzera:+/- 7 Km
- Desnibela: +/- 350m
- Irteera: 9:20. Elgoibarko tren geltokia.
Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da. Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon. Baina haurrek, Herri Eskola edo Ikastolan eman beharko dute izena ohiko den bezala.
Eguraldiaren arabera irteerak aldaketak izan ditzake. Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.
Animatu zaitezte!!