943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Aurten Morkaikoren Eguna maiatzaren 11n (zapatua) ospatuko dugu eta aurreko urtetan bezala Elgoibarko Itzulia, Elgoibarko Itzulitxoa eta Finalista Eguna uztartuko ditugu.  Egunaren nondik norakoak esteka honetan aurki ditzakezue: MORKAIKOREN EGUNA

Egitaraua hurrengoa izango da:
  • Nagusiak 6:00tan Elgoibarko Itzuliko irteera Kalegoen plazatik (Plaza Handia).  Itzulia 10 ordutan egiteko taldea egongo da, adi plazan ¡!!
  • Haurrak 8:30etan Elgoibarko Itzulitxoaren irteera Kalegoen plazatik (10:00etan Idotorbetik abiatzen direnak).  Hemendik joaten zeratenori, San Pedron aparkatzea eskatzen zaizue eta ez Aubixako errepidean.
  • Haurrak 12:00etan Elgoibarko Itzulitxokoak Aiastiako (San Miguel) anoan indarrak berrituko dituzte.  San Migueletik denak batera jeisten hasiko dira, ezingo dira umeak bakarrik jeitsierari ekin.
  • Haurrak 13:30etan Finalista Eguneko dominen banaketa Kalegoen plazan. PARTE HARTZEKO OINARRIAK
  • 14:00etatik aurrera elizako arkupeetan BAZKARIA. Itzuli edo Itzulitxoarako apuntatzerakoan bazkarira etorri nahi bada, momentu berean apuntatu behar da.
Izen emateak BAKARRIK Kirolprobak bitartez egingo dira (ezingo dira izen emateak emailez egin)
  • Izena emateko, Kirolprobak orrian erabiltzaile bat sortu beharko da eta erabiltzaile honekin sartu.  Hala ere, kontuan izan erabiltzaile batek nahibeste izen emate egingo ahal izango dituela
  • IZEN EMATEAK:
  • Azken eguna izena emateko2024/05/09 (23:59)
  • Prezioak hauek izango dira.  Itzulia eta itzulitxoa egiteko beharrezkoa da izena ematea:
    • Itzulia:
      • Bazkideak eta 18 urte baino gutxio (Socios menores de 18 años) – 1 €
      • Ez bazkideak eta 18 urte baino gutxio (No socios menores de 18 años) – 3 €
      • Bazkide eta 18 urte edo gehio (No socio 18 años o mayor) – 5 €
      • Ez bazkide eta 18 urte edo gehio (No socio 18 años o mayor) – 10€
    • Itzulitxoa:
      • Bazkideak haurrak (Socios niños) – 1 €
      • Ez bazkideak haurrak (No socios niños) – 3 €
      • Bazkide eta 18 urte edo gehio (No socio 18 años o mayor) – 5 €
      • Ez bazkide eta 18 urte edo gehio (No socio 18 años o mayor) – 8 €
  • Bazkariko gehigarriak:
    • 18 urte baino gutxio: 10 €
    • 18 urte edo gehio: 20 €
Animatu eta parte hartu ¡!!
MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira