943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Martxoak 4-5eko astebukaeran Mendi Eski irteera antolatuko dugu Pirineotara. Aurten Luz-Saint-Sauveur-era joango gera lo egiterera.

Irteera, Ostiral arratsaldean izango zen, martxoak 3an, kotxeetan antolatuta (irteera ordua zehazteke)

Ibilbideak Bareges ingurutik irtenda izango dira.  Aukeren artean Pic de crampettes, Pic de Madamete, Pic du Midi de Bigorre edo Pic de Barbe daude, baina taldea eta kondizioen arabera erabakiko dira.

Zenbait ohar:

  • Irteera kotxeetan izango da.  (momentuz ez baitago nahiko jende autobusa jartzeko)
  • Irteera zailtasun erdikoa izango dira.  Gutxi gora behera 1200m inguruko desnibel positiboa eginez egun bakoitzean.
  • Bakoitzak bere ARVA, pala, sonda, kranpoiak eta pioleta eraman behar ditu derrigorrez.  OHARRA: Materiala ez dutenentzako, materiala lortzeko laguntza ere eskeintzen dizuegu. Horrela bada jarri lehen bait lehen gurekin kontaktuan mesedez
  • Mendian federatuta egotea pirineotako aukerarekin derrigorrezkoa da

Eguraldia dela eta azken orduko aldaketak izan daitezke, bai fetxatan, baita ibilbidean ere. Zehaztapen gehiago daukagunean jungo gera informazioa helarazten.

Irteeraren prezioaren nondik norakoak:

  • Bazkideak: 80 €
  • Ez bazkideak: 100 €

Interesa baduzute jarri gurekin kontaktuan:

  • asteazkenean errosario kaleko egoitzara etorrita (19:00-20:15)
  • emailez morkaiko@morkaiko.eus
  • Telefonoz: 653010697 edo 666861503
  • IZEN EMATEA ONLINE.  Lagun talde bat bazerate, nahi eskero batek eman dezela izena eta oharretan beste denen izen abizenak jartzea

Animatu ¡!!

 

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira