Datorren Uztailaren 23, 24 eta 25ean hiru eguneko irteera antolatu dugu Eibarko Klub Deportiboarekin batera, “3000 Ibones” zeharkaldiko hiru etapa egitera goaz. Irteeraren xehetasunak hauexek dira:
- Uztailaren 23a: Soques – Sobako lepoa – Arriel (2824 m.) – Petit Arriel (2640) – Arremouliteko aterpetxea: 10 km – 1450 metroko desnibel positiboa. Oharra: Arriel gailurretara igotzea hautazkoa da, eta 150 metroko desnibel positibo gehigarria du.
- Uztailaren 24a: Arremouliteko aterpetxea – Palas (2974 m) – Larribet aterpetxea: 7 km – 400 metroko desnibel positiboa. Oharra: Palas gailurrera igotzea hautazkoa da eta beste 400 metroko desnibel positibo gehigarria du.
- Uztailaren 25a: Larribet aterpetxea – Col de Lie – Le Lurien – Fabreges: 16 km – 950 metroko desnibel positiboa. Oharra: Le Lurien igotzea hautazkoa da eta beste 450 metroko desnibel positibo gehigarria du
Irteera bakoitzaren azalpena eta ibilbidea gure webgunean deskargatu ditzakezu.
Irteera larunbat goizaldean izango da. Irteeraren prezioa hauxe da:
- Bazkidea FEDME txartelarekin: 155€
- Bazkidea FEDME txartel gabe: 185€
- Ez Bazkidea FEDME txartelarekin: 203€
- Ez Bazkidea FEDME txartel gabe: 233€
Irteeraren prezioan, autobusa eta aterpeko afari, gosari eta gaua pasatzea sartzen dira.
OHAR GARRANTZITSUAK:
Gailurrak egiteko derrigorrezkoa izango da ondorengo materiala eramatea:
- Buruko babesgarria edo kaskoa
- Palas gailurra egiteko: arnesa, lotzeko soka eta zortzi edo jaitsigailua
Aterpearen edukiera, autobusaren plazak eta irteeraren zailtasuna dela-eta, izen ematea mugatuta egongo da. Gogoan izan irteera honetarako derrigorrez federatuta egon behar dela Frantziar Pirinioetako estaldurarekin.
Izen-ematea datorren asteartean, uztailaren 12an irekiko dugu.