943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Pandemia pasa da eta bada ordua berriro haurren mendi irteerei ekiteko. Hori dela eta, 2022-2023 ikasturterako Herri Eskola eta Ikastolako guraso eta Morkaiko Mendizale Elkartearen artean mendi irteeren egutegia osatu dugu. Estekan dezue egutegi osoa: 2022-2023_Mendi_Irteerak_Haurrak

Lehen irteera Urriak 16an izango da. Ziardamendi (468 m).

Oraingoan mendi ibilbidea Elgoibarren bertan egingo dugu. Herriko txoko berezi batetara joango gara. Ibilbidea Aiestiako parkinetik abiatuko da. Handik,  baserri eta baso artean  tontorrera joko dugu.  Indar berritu ondoren, atzera San Migelera bueltako gara bazkaltzeko ordurako etxera bueltatzeko.

Urte sasoiari ekiteko mendi irteera lasaia bezain polita.

  • Luzera:+/- 5 Km
  • Desnibela: +/- 200m
  • Irteera: 9:30. Mintxetako parkinean.

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da.
Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.

Eguraldi alerta edo abisurik balego, irteera bertan behera geldituko da.

Animatu zaitezte!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira