Maiatzaren 1eko zubirako hiru eguneko irteera prestatu dugu Iparraldera Eibarko Deportiborekin batera, Baigorrin alojamendua hartuta. Hauexek dira prestatu ditugun irteerak:
- Apirilak 29: Bagargiak – Artanolatza – Okabe – Bagargiak
- Apirilak 30: Zaro – Gatarre – Zaro
- Maiatzak 1: Aldude – Alba – Elizondo
Ibilbide alternatiboak ere prestatuko ditugu eguraldiaren arabera.
Apirilaren 30ean Nafarroaren Eguna ospatzen da Baigorrin eta egun osoko ekitaldi sorta antolatuta dago, kontzertuak, dantzak, musika, … Egun horretarako prestatu dugun irteerak, arratsaldean egun horretako ekintzetan parte hartzeko aukera ematen du. Hemen duzue programa osoa.
Alojamentua Baigorrin egingo dugu Domaine Oronozia aterpean.
Prezioa hauxe izango da:
- Bazkideak: 185 €
- Ez-bazkideak: 205 €
Prezioan alojamendua, egun bakoitzeko afaria eta aterpeko gosariak sartzen dira.
Irteera orduak hauexek izango dira:
- 6:00 Eibar, Ego Gain geltokia
- 6:05 Eibar, Bidebarrieta 66ko geltokia
- 6:15 Elgoibar, “King Kong”eko geltokia
Interesatuta bazaude hemen eman izena: IZEN EMATEA ONLINE
- Izena ematerakoan 50 €ko fidantza ordaindu beharko da eta ez da itzuliko azkenean irteerara ez joatekotan.
- Izena emateko epe muga Apirilaren 21ean amaituko da aterpean tokia erreserbatu behar dugulako.
Irteera bakoitzeko GPX fitxategiak eta mapak gure webgunean lor ditzakezu.