Urtero egiten dugun bezala, datorren otsailaren 17an mendi irteera eta sagardotegian bazkaria antolatu dugu Eibarko Klub Deportiboarekin batera.
Hauexek dira irteeraren xehetasunak:
- Ibilaldia: Ataun – Arastortz (827 m.) – Zaldibia
- Ibilbidearen informazioa
- Irteera orduak:
-
- Eibar Ego Gain: 8:00
- Eibar Urkizu/Bidebarrieta 66: 8:05
- Elgoibar King Kong: 8:15
- Prezioa: autobusa eta bazkaria
- Bazkideak: 55€ pertsonako
- Ez bazkideak: 65 € pertsonako
Zaldibian autobusa egongo da gure zain. Bertan arropaz aldatu ondoren autobusez sagardotegira joango gera autobusez. Aurten Olagi Sagardotegia (Altzaga).
Irteerarako izen-ematea asteartean urtarrilak 16an irekiko da eta otsailak 8an itxi (plaza mugatuak daude).
Animatu eta etorri ¡!!