943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Kaixo lagun mendizale!!

Martxoak 16rako  Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatu nahi dizuegu. Elosu-Polpol-Irukurutzeta. Berez irteera Abenduak 15an ginen egitekoak baina eguraldia zela eta bertan behera gelditu zen.

Autoak Elosun utziko ditugu. Handik  oinez Elosumendi gainera igoko gara.

Behin gaina hartuta, pago artean dagoen bide eder bat jarraituz, Polpolera helduko gara.

Bidean dolmen eta ondare megalitiko ugari aurkituko ditugu. Horien artean txukundu berri duten Keixetako tumulua bisitatuko dugu.

Polpoletik zuzenean irukurutzetara joko dugu. Eguraldiaren eta martxaren arabera, Irukurutzeta gainera joan beharrean, beste bide batetik itzultzeko aukera izango dugu.

Irukurutzetatik, Gipuzkoa eta Bizkaiako bista ederrez gozatzeko aukera edukiko dugu.

Elgoibarko mugetan dagoen paraje eder bat ezagutzeko aukera paregabea da hau.   Igande goiz pasa eder bat osatzeko  primerakoa.

Bazkal ordurako  Elgoibarrera itzuliko gara. Dena dala,  nahi duenak egun pasa egiteko ere aukera ederra du.

 

Luzera:+/-12  Km

Desnibela: +/- 400m

 

Irteera: 9:30 .Mintxetako parkinean.

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. 

Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da. 

Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.

Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

 

Animatu zaitezte!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?