Urriaren 10, 11 eta 12an Redeseko Parke Naturalera joango gara 3 eguneko irteeran Eibarko Klub Deportiboarekin batera. Hauexek dira xehetasunak:
- Urriaren 10a: Felechosa – Retriñón (1862) – Caleao
- Urriaren 11a: Acebal – La Forcada (1556) – Soto de Agues
- Urriaren 12: Soto de Agues – Cyargayos – Soto de Agues (PR AS 63)
Ibilbideen track-ak hemen eskuragai: Redes PN
Hauexek dira irteeraren xehetasunak:
- Irteera: urriaren 10ean goizaldean.
- Irteeraren prezioan, bidaia, egun bakoitzeko alojamendua, afaria eta gosaria sartuko dira. Ez da prezioan sartzen urriaren 10ean bidaian egin daitekeen gosaria eta egun bakoitzeko bazkariak.
- Alojamendua Casin Hostel aterpean izango da Soto de Caso herrian
- Irteeran parte hartzeko beharrezkoa da federatuta egotea.
- Izen ematea irailaren 24an irekiko da bi klubetan batera 18:00tan formulario honen bidez.
IZEN EMATE FORMULARIOA
Izena emateko formularioa 24an 18:00tan irekiko da. Esteka hemen: https://www.deporeibar.com/mendia/eu/?p=14277
REDESEKO PARKE NATURALARI BURUZ
Redeseko Parke Naturala Asturiaseko erdi-ekialdeko eremuan kokatuta dagoen espazio natural babestua da, fisikoki Kantauriar Mendilerroaren barruan dago. 1996. urtean Parke Natural izendatu zuten eta 2001. urtean UNESCOk Biosfera Erreserba izendatu zuen. Bere azalera 38.000 hektarea ingurukoa da.
Parkearen ardatz nagusia Nalón ibaiaren goi-ibarra da; ibaia parke barruan jaiotzen da eta bera zeharkatzen du. Administratiboki, Parke Naturalak bere mugen barruan bi kontzeju baino ez ditu: Caso eta Sobrescobio. Hala ere, beste Asturiar kontzeju batzuekin muga egiten du: Aller, Laviana eta Ponga.
Proposatutako ibilbideak:
- Lehengo eguna: ibilbidea Felechosa herrian hasten da (Aller kontzejua), bertan PR-AS-30 bidea jarraituz Valentzia lepotik pasa eta Retriñón tontorrera (1.862 m) igoko da. Jeisteko Muezca Lepotik, ibilbidea beste aldeko bailarara pasatuko da, Arku lepotik Mayás de Xulio txaboletatik behera Caleao herriraino (Caso kontzejua). Ibilbidea gutxi gora behera 8 ordu ingurukoa aurreikusten da eta desnibela 1.200 m ingurukoa. Caleao-Soto de Caso (Aterpea) 23 min kotxez.
- Bigarrengo eguna: Soto de Caso (Aterpea) 30 min kotxez Acebal-era. Ibilbidea Acebal auzoan hasten da (Laviana kontzejua), ibilbideak Foces de Raigosu arroila zeharkatu eta los collados lepora igo ondoren La Forcada (1.556 m) mendi tontorrera joango da. Jaitsiera beste aranetik egingo da; La Texera lepotik lehengo, eta ondoren Ruta del Albatik Soto de Agues herriraino (Sobrescobio kontzejua) oinez iristeko. Ibilbidea gutxi gora behera 8 ordu ingurukoa aurreikusten da eta desnibela 1.100 m ingurukoa. Soto de Agues-Soto de Caso 25 min kotxez.
- Hirugarrengo eguna: Soto de Caso-Soto de Agues 25 min kotxez. Ibilibidea Soto de Agues herrían hasten da. Cuyargayos mendi igoera (1.391 m) egingo dugu. Ibilbide zirkularra da, PR-AS 63 jarraituz, Soto de Agues herritik abiatu eta bertan amaitzen dena. Ibilbide zirkularra da eta osoa Sobrescobio kontzejuan zehar doa. Ibilbidea 5-6 ordu ingurukoa aurreikusten da eta desnibela 1.000 m ingurukoa.



