“Gure natura ezagutzen” programaren aurtengo lehen ekintza “Basografia” hitzaldia izango da, martxoaren 26an, 19:00etan, Elgoibarko Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian.
Basografia Egoitz Arruti azpeitiarraren proiektua da. Bere esanetan “inguruan dugun zaratari ihes egin, eta naturarekin konektatzeko saiakera bat da”. Horretarako, tresna gisara argazkilaritza erabiltzen du. Hain zuzen, proiektua hainbat urtetan zehar basoan jasotako argazkietan eta han bertan bizi diren animalien irudietan oinarritzen da.

