Ekainak 13 eta 14erako Pirinioetarako irteera antolatu dugu Eibarko Klub Deportiboarekin batera. Irteera honetan Gabardito – Arlet – Selva de Oza ibilbidea egingo dugu 2 egun eta gau bateko ibilaldian.
Hauek dira xehetasunak:
Ekainak 13, larunbata:
- Gabardito – Refuge d’Arlet
- Distantzia: 16 km
- Metatutako desnibel positiboa: 1450m
- Metatutako desnibel negatiboa: 860 m
Ekainak 14, igandea:
- Refuge d’Arlet – Punta Cristián (2078 m) – Selva de Oza
- Distantzia: 18 km
- Metatutako desnibel positiboa: 350m
- Metatutako desnibel negatiboa: 1200 m
Ibilbideen esku orria eta GPX fitxategia deskargatu HEMEN
Hauexek dira irteeraren xehetasunak:
- Irteera: ekainaren 13 goizaldean.
- Lo egiteko tokiak: Refuge d’Arlet
- Prezioan sartzen dena: bidaia autobusean, aterpetxeetako afaria, logela eta gosaria. Norbere kontu izango dira egun bakoitzeko bazkariak, eta 13ean bidaian zehar gosaltzeko egingo daitekeen geldialdia.
- Ibilbidea zeharkaldi eran egingo da, beraz norberak beharrezko duen guztia motxilan eraman beharko du (gau bat eta 2 egun igarotzeko gauzak).
- Izara-zakua behar da aterpean lo egiteko.
- Irteeran parte hartzeko Frantziar Pirinotako estaldurarekin Federatuta egotea ezinbestekoa da.
- ADI ¡!! Kranpoiak eramatea derrigorrezkoa da ibilbidea era seguruan egin ahal izateko.
Prezioak:
- Bazkide federatua: 150 €
- Ez-bazkide federatua: 170 €
- Izena-ematerakoan 50 €ko fidantza jarri beharko da eta diru hau ez da itzuliko izena eman duenak azkenean irteeran parte hartzen ez badu (ezinbesteko kasuan izan ezik).
- Irteera Eibarko Klub Deportiboarekin batera antolatu dugu.
- Izenematea maiatzaren 26an 18:00tan irekiko dugu bi elkarteok batera
- IZEN EMATE FORMULARIOA
Eman izena lehenbailehen, plazak mugatuta daude-eta!



