943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

MORKAIKO MEk web orri berria kaleratu berri du, irudi eta eduki eguneratuekin.

Web orri berrian online tramiteak eta nabigazioa errazten ahalegindu gara. Intereseko gauzak azkar lortu eta bazkideei harremana erraztea izan da gure xedea.

Azken joerei jarraituz, webgune berria estetika garbiarekin, irudi handiekin eta kolore argiekin diseinatu da,  argitasuna eta ikusmen-arintasuna eman nahian.  Tipografia eta edukien banaketa zaindu ditugu, orrialde modernoa eta atenporala eraikitzeko.

Proiektu honetan ELKARMEDIAko kideak izan ditugu bidelagun. Beraiek arduratu dira web orriaren diseinuaz.

Ikusten duzuena hasiera besterik ez da; Poliki-poliki web orria betetzen jarraituko dugu.

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira