943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Datorren ostiralean, apirilak 4, 18:00tan, mendiko ibilaldiei zuzendutako bastoien teknifikazioa antolatu dugu.

Iñigok mendian bastoien garrantzia eta funtzionamendu egokia azalduko digu, eta eszenatoki ezberdinetan hobetzeko teknika egokia.

Ikastaroa, trekking eta mendian ibiltzera zuzendua egongo da.

Hitzaldi teoriko labur batekin hasiko gara, eta gero Elgoibarko leku batera joango gara ikasitako guztia probatzera.

Irteera praktikorako bastoiak, arropa eta oinetako egokiak eramatea gomendatzen dugu.

  • Izen ematea HEMEN
  • Izena emateko azken eguna, apirilak 3
  • Doako ekintza
  • Lekua: Aita Agirreko Areto Nagusian

Gonbidatuta zaudete!⛰️🥢🏃🏻‍♂️

Informazio gehiagorako, idatzi iezaguzu morkaiko@morkaiko.eus

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak bete beharrezkoak dira